martes, 22 de noviembre de 2016

Artistak gara egun batez!

Astearte honetan 2. mailako ikasleak Guggenheim museoa bisitatzera joan dira.
Bertan  Francis Baconen artelanak mirenstu dituzte eta monitorearen  azalpenei esker  autoerretratuei buruz gehiago ikasi dute.
Zenbait koadro ikusi ostean eta bisita amaitzeko, museoko tailerrean haien artelanak sortu dituzte eta primeran pasatu egin dute!
Begia, sudurra, ahoa eta belarriak moztu ondoren kartulina beltz baten gainean itsatsi dituzte, gero margoekin haien erretratuak amaitzeko.

Hona hemen argazki batzuk egindako artelanak ikus ditzazuen!





No hay comentarios:

Publicar un comentario